IMG_3762.jpg

ASIER ARIZKORRETA

Jokoaz asko gozatzen du eta dena halako bat bilakatzen ahalegintzen da. Mahai jokoen diseinatzaile hobea da jokalaria baino, baina denek partida gozatu ezkero ez zaio axola galtzea. Horregatik, kooperatiboak dira bere joko gustukoenak.

10 urte baino gehiago daramatza musika irakasle gisa baina oraindik ez du lortu ondo abestea. Historia karrera ere ikasi zuen eta despistatzen zarenean harritu egiten zaitu edozeri buruzko datu bitxiekin! Hezkidetza arloan lan egin izan du hainbat ikastetxeetan.

Orain Egingelaren taldeko kide da eta berarekin dakartza pedagogia alternatiboei, Hezkidetzari eta Historiari buruzko ezagutzak.

 
RI9A6612.jpg

IKER BABACE

Asko gozatzen du proiektu “garrantzitsuetan” lan egiten, baina are garrantzitsuagoa da gauzak ez bizkortzea eta lasaitasunez aritzea (hauxe da bere xedea). 19 urte zituela lortu zuen bere lehen 3D inprimagailua, orduz geroztik era guztietako gauzak konpontzeko erabili du.

Produktuen Diseinurako Ingeniaritza ikasketak egin zituen, horixe baitzen asmatzaile izatearekin antza handiena zuena, eta izatea lortu zuen! Bere diseinuen artean, zapatilak, altzariak eta instalazio artistikoak aurki ditzakegu. Denbora librea duen bakoitzean, bere garaian hasitako bideo-jokoa programatzen amaitzen saiatzen da.

Hamarkada erdi eman du Londresen produktu mediko baten diseinuan, ingeniari gisa lanean. Orain, Egingelaren taldeko kide izateko itzuli da eta jakintza arlo anitzeko ezagutza teknikoak ekarri ditu eskolara.