Diziplina anitzeko proiektu ugari garatuko dira hainbat teknologiekin harremanetan; hezkuntza-erronketatik abiatuta, esaterako, bere lehen film laburraren filmazioa, robotak programatzea eta 3D inprimaketa burutu ahalko dute. Dena ingurune kooperatibo eta ludiko batean, gozatuz gero hobeto sortzen baita beti.
Proiektu horiek egiteak trebetasun sozialak garatzen lagunduko die, hala nola, proaktibitatea, talde-lana eta erantzukizuna. Gure zeregina sormen-prozesuetan gidatzea eta laguntzea izango da. Eduki teorikoak ezagutuko dituzte, prozesuan jolastuz, eta gogobetekoa izango da proiektu pertsonal bat egitea lortu dutela ikusten dutenean, haien autoestimua indartuz. "Fast-finisher-entzat" erronka gehigarriak proposatuko ditugu, proiektu berri bat hasi edo itxaron behar izan gabe ikasten eta sakontzen jarraitu ahal izateko.
Hiruhileko bakoitzean, ikasleek hainbat esplorazio-arlotatik egingo diete aurre erronkei; hainbat teknologia erakutsiko dizkiegu, sormen-prozesuan tresna gisa erabil ditzaten.